Goi-mailako Heziketa Zikloak
Hemen gure zikloen informazioa eskura dezakezu eta familia batean klik egiten baduzu bere zikloak ikus ditzakezu.
-
ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA
-
ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK
Enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza- prozesuetan, lan-prozesuetan, kontabilitate-prozesuetan eta prozesu fiskal eta finantzarioetan kudeaketa- eta administrazio-eragiketak antolatzea eta egitea, eta horretarako, indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatzea, informazioa kudeatzea, bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatzea eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardutea.
ZUZENDARITZARI LAGUNTZA EMATEA
Zuzendaritzari eta beste sail batzuei laguntzea entitatearen antolamenduan, ordezkaritzan eta funtzio administratibo eta dokumentaletan; entitatearen barneko eta kanpoko informazioa eta komunikazioa kudeatzea; eta ordezkaritza bidez beste zeregin batzuk egitea, beharrezkoa bada. Horretarako, ingelesa eta/edo atzerriko hizkuntza erabiliko da –beharrezkoa denean–, indarrean dagoen legeria aplikatuko da, bezeroen gogobetetasuna ziurtatuko duten kalitatea kudeatzeko protokoloei jarraituko zaie, eta lan-arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardungo da.
-
-
MERKATARITZA ETA MARKETINA
-
NAZIOARTEKO MERKATARITZA
Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko prozesuak planifikatzea eta kudeatzea, betiere indarrean dagoen legeria aplikatuta eta ezarritako helburu eta prozeduren esparruan.
GARRAIO ETA LOGISTIKA
Nazioko eta esparruan salgaiak eta bidaiariak garraiatzeko eragiketak antolatzea, kudeatzea eta kontrolatzea, eta enpresa baten jarduera logistikoak planifikatzea eta kudeatzea, indarreko araudiaren eta enpresako zuzendaritzak ezarritako helburuen arabera, kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumen-errespetuaren esparruan.
SALMENTAK ETA MERKATARITZA-ESPAZIOAK KUDEATZEA
Produktuak eta zerbitzuak salerosteko eta banatzeko merkataritza-eragiketak kudeatzea, eta merkataritza-espazioen ezarpena eta animazioa antolatzea, kalitateko, segurtasuneko eta arriskuen prebentzioko irizpideen arabera eta indarrean dagoen legeria aplikatuz.
https://fpalava.com/ciclo/salmentak-eta-merkataritza-espazioak-kudeatzea/eu
MARKETINA ETA PUBLIZITATEA
Merkataritza-azterketetan oinarritutako marketin-politikak definitu eta haien jarraipena egitea, eta produktuen eta/edo zerbitzuen sustapena eta publizitatea komunikabide eta komunikazio-euskarri egokietan egitea, horretarako beharrezkoak diren publizitate- eta sustapen-materialak landuz.
-
-
INFORMATIKA ETA KOMUNIKAZIOAK
-
SAREKO INFORMATIKA-SISTEMEN ADMINISTRAZIOA
Sistema informatikoak konfiguratu, administratu eta mantentzea, sistemaren baliabideen eta zerbitzuen funtzionaltasuna eta osotasuna bermatuz, eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen araudia betez.
https://fpalava.com/ciclo/sareko-informatika-sistemen-administrazioa/eu
WEB APLIKAZIOEN GARAPENA
Web-aplikazioak garatu, ezarri eta mantentzea, erabilitako eredua edozein dela ere eta teknologia espezifikoak erabiliz, datuetarako sarbidea modu seguruan bermatuz eta ezarritako estandarretan eskatutako irisgarritasun-, erabilgarritasun- eta kalitate-irizpideak betez.
PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOEN GARAPENA
Plataforma anitzeko aplikazio informatikoak garatu, ezarri, dokumentatu eta mantentzea, berariazko garapen-teknologiak eta -inguruneak erabiliz, datuetarako sarbidea modu seguruan bermatuz eta ezarritako estandarretan eskatutako erabilgarritasun- eta kalitate-irizpideak betez.
https://fpalava.com/ciclo/plataforma-anitzeko-aplikazioen-garapena/eu
-
-
GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUAK
-
MUGIKORTASUN SEGURU ETA JASANGARRIRAKO PRESTAKUNTZA
Titulu honen konpetentzia orokorra da bide-hezkuntzara eta -prestakuntzara bideratutako irakaskuntza diseinatzea, ematea eta ebaluatzea, garraiobide desberdinekin bizikidetzari eta horiek segurtasun- eta ingurumen-jasangarritasuneko baldintzetan erabiltzeari buruzkoa barne, bai eta bide publikoetako mugikortasunari buruzkoa ere, garraiobide desberdinekin bizikidetzari eta horiek segurtasun-baldintzetan erabiltzeari buruzkoa barne, gidatzeko baimena edo lizentzia lortzeko hautagaiak, gidariak eta, oro har, bidearen edozein erabiltzaile trebatu eta sentsibilizatuz, bide-segurtasunaren eta garraioaren ingurumen-iraunkortasunaren balioetan heziz eta laneko bide-istripuen prebentzioan eta mugikortasun jasangarri eta seguruan trebatuz.
-