Proiektuak - Ikaskuntza kolaboratiboa

Atzealdea

Didaktikapp - Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena (22_23)

didaktikAPP logotipoa

EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Sailak, GIPyPAC ikerketa-taldearen bitartez, denbora asko darama ondare-hezkuntzarekin lotutako APPen aukera didaktikoak aztertzen, bere lan-ildoetako batean, teknologia berri horiek oraindik aztertu gabeko lan-eremua eskaintzen dutela ulertuta. Ikerketa-talde honek, gaur egun, honako proiektu hauek ditu abian:
 
  • ARSMULEP proiektua “APPs, Redes sociales, dispositivos móviles y Ubiquitous Learning en educación patrimonial” (finantzaketa: UPV-EHU; EHU15/06; denboraldia: 2015-2017).
  • “Estudio sobre análisis de uso y propuestas de desarrollo de APPs, dispositivos móviles y Mobile Learning en Educación Patrimonial” (finantzaketa: Euskoiker MECD; PT10389; denboraldia: 2016).
  • “Evaluación de programas y evaluación de aprendizajes en los ámbitos no formal e informal de la Educación Patrimonial” (finantzaketa: Mineco; EDU2015-65716-C2-2-R; denboraldia: 2016-2018)

Gure proiektuak gailu mugikorretarako APPak garatzea proposatzen du, smartphone-etan integratutako GPS bidezko geo-posizionamendu sistema sakonduz eta aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako ikasleei historia ikasten eta gure herri eta hirietako ondare aberastasuna balioesten laguntzeko.


Edukien eta funtzionalitateen diseinua eta definizioa EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakasleen eta bertako ikasleen ardura izan da.

 

Ikerketa teknologikoa eta azken produktuaren garapena Institutuan egin dugu, ETHAZI ereduaren barruan martxan ditugun erronketan oinarritutako metodologiak landuz, APLIKAZIO MULTIPLATAFORMAK GARATZEKO bigarren mailako ikasleekin.


Era berean, unibertsitate-taldeak ebaluatuko dituen lehen hezkuntzako ikastetxeekin lankidetzan, inplementazio pilotuak planteatu dira. Lehen Hezkuntzako hainbat ikastetxeren konpromisoa eskatu dugu ikasleekin gure APPak martxan jartzeko.

 

 

Aplikazio horiek modu adiskidetsu eta erakargarrian eskaini diete Lehen Hezkuntzako ikasleei bisitatzen diren leku-eraikinen eta inguruneen historia eta ondare-aberastasuna ezagutzen joateko aukera. Gure app-ak inguru txikiko lehen hezkuntzako ikastetxeetara hurbildu ditugu, eta haien ekarpenak jaso ditugu.

Hasierako planteamenduaz gain, hausnarketa bat egin da gure app-ek kontuan hartu beharko lituzketen ezaugarriei buruz, horien erabilera kontuan hartuta.