Proiektuak - Ikaskuntza kolaboratiboa

Atzealdea

21_22 Proiektu Modulua

21-22 ikasturtean informatikako ikasleek proiektu moduluan hainbat ideia interesgarriak garatu dituzte:

  • VALHALLA: Web teknologien bidez sortutako atazak kudeatzeko plataforma anitzeko aplikazioa.

     

    Proiektuaren argazkia

     

  • FLIX / TRACKNET.NET: Zure serie gogokoenen estreinaldi datak jarraitzeko aukera ematen duen web aplikazioa.

     

    Proiektuaren argazkia

     

  • CRYTOHUB: Kriptomoneten inbertitzaileentzako web komunitatea.

     

    Proiektuaren argazkia

     

  • VIRTU: Ereduzko enpresa baten sareko azpiegitura babesteko zerbitzua.
  • IDIC: Zerbitzuak etengabe integratzeko hodeiaren azpiegitura, beti aktibo egon daitezen.
  • AAU: Enpresa batean erabiltzaileen altak automatizatzeko script.
  • DOMOC: Etxe domotiko baterako maketa sortzea.
  • MATXAKALATAK3000: Tabernetan erabiltzeko latak birrintzeko makina baten diseinua.

     

    Proiektuaren argazkia

     

  • PROAUD: Zibersegurtasuna ikasteko Hack The Box plataformako makinei kutxa beltzeko auditoriak egitea.
  • SRVISO: Enpresa baten sarean erabiltzeko sistema eragileen ISO irudiak hedatzeko zerbitzaria sortzea.
  • VIGPI: Etxeko zaintzarako bideo-sistema, bideo-grabazioarekin eta audio-erreprodukzioarekin.

     

    Proiektuaren argazkia

     

  • BloodHarvest: Bideojoko honen helburua bizirautea da, arian-arian handitzen doazen aurkarien kopuru eta botereei aurre eginez.
  • SELENITE: Mahaigainerako bideo-jokoa. Protagonistak bere familia aurkitu behar du, plataforma-jokoen eta 2D ekintzaren bidez bidea eginez. Joko horietan, bere jaioterriko inbaditzaileak garaitzeko botereak erabili ahal izango ditu./li>
  • GYMNOTES: Gimnasioko aurrerapena kudeatzeko aplikazio mugikorra, erabiltzaileak sortutako errutinekin.
  • If-Iv: Mugikorrerako jokoa: erabiltzailearen aukeren arabera aldatzen den istorio interaktibo bat da.