LH Duala

Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak uztartzen ditu enpresan eta ikastetxean, prestakuntza-zentroen eta enpresen partaidetzaren bidez.

Ikasleek enpresan egiten duten prestakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloaren lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin; horrela, produkzio-emaitza lortzeaz gain, enpresan egiten diren lan horiek aukera emango dute ikasteko eta, azken batean, lanerako gaitasunak, espezializaziokoak eta enplegagarritasuna hobetzeko baliagarriak diren zeharkako gaitasunak eskuratzeko.

LH Duala