Berrikuntza - Marketina

Atzealdea

Erakusleiho adimendunak

Berrikuntzarekin dugun konpromisoaren barruan, abian da erakusleiho adimendunen proiektua, Bilboko CIFP Txurdinaga LHII (Txurdinaga) gidaritzapean eta Santutxu eta Arrigorriagako merkatari elkarteen laguntzarekin garatuko duguna.

Proiektuaren helburua produktu bat eraikitzea da, Ikuspegi  eta Adimen Artifizialean oinarrituta, produktu hori instalatu den erakusleihoaren paretik igarotzen diren pertsonen erreakzioa aztertzeko gai izango dena, erakusleiho horren eraginkortasuna ebaluatzeko; erakusleiho baten azken helburua ikusleen arreta erakartzea eta lokalean sar daitezen lortzea da, eta guk informazio hau emango diogu merkatariari:

  • Erakusleihoaren paretik igaro diren pertsonen kopurua.

  • Erakusleihorantz begiratu duten pertsonen kopurua.

  • Erakusleihoa ikusten gelditu diren pertsonen kopurua eta erakusleihoari begira egon diren denbora.

  • Erakusleihoa ikusi ondoren lokalera sartu diren pertsonen kopurua.

  • Egoerak gertatu diren ordu-tarteak.

Horretarako, erakusleihoen eraginkortasunaren analizatzaile bat eraikiko da, Ikuspegi eta Adimen Artifizialean oinarritutako kamera eta softwarea izango dituena, erakusleihoak sortu duen jarduerari buruzko informazioa jasoko duena.

Erakusleiho adimendunak