Berrikuntza - Metodologia

Atzealdea

IKASFOL

IKASFOL proiektua Ikasenpresaren eta LPOren moduluen arteko loturatik sortu da. Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza gauzatu behar da.

kasturtean zehar 5 erronka planteatzen dira, eta horien bidez ikasleek konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak garatu beharko dituzte.

Helburu orokorra zikloan eskatzen diren gaitasunak modu aktiboan eta elkarlanean eskuratzea da, bai norberaren konturako lanetan bai besteren konturako lanetan profesionalki garatuko direnentzat.

Proiektuak gainerako moduluen lankidetza puntuala du, prestakuntza-helburuak zikloaren ikuspegitik lantzea ahalbidetzen duena.

Ikasleek, era berean, Tknikak deitutako enpresa-simulazioko Ikasenpresa lehiaketan parte hartuko dute. Ekintzailetza-lehiaketa bat da, eta negozio-ideia bat garatu beharko dute, honako hauek kontuan hartuta:

- Balioak 4. 0

- Bidezko merkataritza

- GIH (Garapen Iraunkorreko Helburuak)

- Silver economy

- KM 0

IKASFOL 5 erronkak