Berrikuntza - Metodologia
STEAM
Ciudad Jardín ikastetxean STEAM estrategia erabiltzen dugu zenbait erronketan, ETHAZI metodologiari gehituta. Estrategia metodologiko biak oso antzekoak dira alderdi gehienetan, baina STEAMek zenbait arlo gehitzen dizkio ETHAZIri:
-
Emakumea zientziara eta teknologiara hurbiltzen du: Hainbat ikuspegitatik, gizonak eta emakumeak berdintasunez hurbiltzen ditu ikerketara eta berrikuntzara, eta erronkaren konponbideari buruzko ikuspegi bat eragiten du, genero-berdintasuna kontuan hartuta. STEAM diziplinak dituzten lanbideetan emakumeen talentua erakartzen, atxikitzen eta sustatzen du. Emakumeen ahalduntzea bultzatzen du STEAM diziplinetan.
-
Soluzio-prozesuan pentsamendu zientifikoaren eta ingeniaritzakoaren erabilera etengabea da: Metodo zientifikoa eta ingeniaritzakoa beharrezkoak dira, informazioa hainbat ikuspuntutatik bilatu, bildu eta aztertu behar baita, pentsamendu kritikoa erabiliz egindako planteamenduak zalantzan jarriz.
-
Teknologia 4.0 erabiltzen da: Elkarren osagarri diren eta Industria 4.0ren esparruan bateratzen diren teknologiak erabiltzen dira, hala nola: Internet industriala, Gauzen Internet, Fabrikazio gehigarria, Cloud Computing, Big Data, Konektagarritasuna, Errealitate areagotua, Errealitate birtuala, Adimen artifiziala, Elkarlaneko robotika, Zibersegurtasuna…