Orientazio Zerbitzua
Ciudad Jardineko orientazio-taldeak ikasleen irakaskuntza-prozesu osoan lan egiten du. Zerbitzua bi alor desberdinetan bereiztua dago. Batetik, orientazio profesional zerbitzua (orienta@icjardin.net) eskaintzen da eta bestetik, orientazio psikopedagogiko eta pertsonala dago (orientazioa@icjardin.com) ikasle, irakasle eta familiei babesa eskainiz. Batak eta besteak, pertsonaren prestakuntzan eta heldutasun-prozesuan laguntzen dute, eguneroko bizitzan sortzen diren premiei erantzunez.