Eusko Skills 2023 Aurkezpena

Maiatzaren 5ean, EuskoSkills 2023 txapelketan parte hartuko duen CIFP Ciudad Jardín LHII-ko taldea aurkeztu da.

 

Eusko Skills Eusko Skills 2023

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Goiz horretan zehar:

  • Parte-hartzaileei harrera egin zaie.
  • Institutuko zuzendariaren aldetik, Iñaki Lopez de Sabando, aurkezpena eta animoak jaso dituzte Areto Nagusian.
  • Aurreko urteetako txapelketan zilarrezko eta brontzezko domina jaso zuten Emma Velezek eta Aritz Sebastianek gomendioak eman dizkiete.
  • Argazki ofizialak atera dira.

https://www.ficoba.org/es/evento/euskoskills-2023/

Eusko Skills 2023 Eusko Skills 2023 

Eusko Skills 2023 Eusko Skills 2023

World Skills 2022

C.I.F.P. Ciudad Jardín L.H.I.I.ko irakasle den Ander Guerra Larrea WorldSkills 2022 Special Edition Goyang (Korea) txapelketan egon da urriaren 9tik 18ra, 39 IT Network Systems Administration skill-eko Expert rolean. Abentura honetako protagonista nagusia C.I.F.P. Tolosaldea L.H.I.I.ko Adrián Arellano Rodríguez-Morcón izan da, skill horretako EuskoSkills 2021 eta SpainSkills 2022 txapelketetako urrezko domina, Mikel Mendibe Egiak, bere tutoreak, lagunduta.

Anderren esanetan, "nahiz eta txapelketako emaitza ez izan esperotakoa, ikasketa prozesu itzela eta esperientzia ederra izan da, eta hurrengo txapelketa hobeto prestatzeko lagunduko die: EuroSkills 2023 Gdansk (Poland)."

Zorionak! Gure txapeldunak zarete!

https://worldskills2022se.com/

 

World SkillsWorld Skills World Skills World Skills

EuskoSkills 2021

Parte hartu duten ikasleak

Urriaren 20 eta 21ean Ficoban EuskoSkills 2021 ospatu dira.

Gure ikastetxeak 2 lehiaketetan parte hartu du:

  • Web aplikazioen garapena: Kevin Fernandez de Landa, 3. postua (BRONTZEZKO DOMINA) eta Mario Orozco 6. postua
  • Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa: Emma Velez,2. postua (ZILARREZKO DOMINA) eta Aritz Sebastián, 3. postua (BRONTZEZKO DOMINA)

Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei!

KONTAKTUA

Skills-ei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi e-maila helbide honetara:

Ander Guerra Larrea: andergl.icjardin@gmail.com

Web aplikazioen garapeneko sariak

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioako sariak

Photocall Skills 2023

Gure Institutuko gazteek 7 modalitateetan erakutsi zituzten beren dohaiak eta berauetako 5etan emaitza bikaina lortu zuten:

Urtzi Crespok bigarren postua lortu zuen Web Garapenean. (17. Kategoria; Ander Martinez ikasleak ere parte hartu zuen)

Aymen Ameur-ek bigarren postua lortu zuen IKT sareko sistemen administrazioan. (39. Kategoria; Mikel Ramos ikasleak ere parte hartu zuen)

Yaiza Fontechak bigarren postua lortu zuen Erakusleiho-apainketan eta ikusizko komertzializazioan. (44. Kategoria; Josias Roca ikasleak ere parte hartu zuen)

Sami Benabdellah eta Ianik Nissenek, bigarren postua lortu zuten Zibersegurtasunean. (54. Kategoria)

Iñaki Iriartek hirugarren postua lortu zuen Cloud computing sailean. (53. Kategoria; Kimetz Uriguen ikasleak ere parte hartu zuen)

08 kategorian, Mugikorretako aplikazioak garatzea, Alayn Marcos ikasleak parte hartu zuen.

Eta D10 kategorian, 4.0 Industrian, Mikel Olavarrieta ikasleak Mendizabalako institutuarekin batera parte hartu zuen.

Eskerrik asko denori egindako ahalegin guztiagatik eta ikasleen gidaritzan egon diren Ander Guerra, Ainara Montoya, Ander Lopez, Amaia Zalabarria, Akaitz Gallastegi, Amaia De la Cruz, Maider De Miguel eta Iratxe Perez de Arrilucea tutoreak.

Zorionak! Lan bikaina egin duzue!

EuskoSkills

2018 urtera arte hainbat parte-hartzaile eta sari jaso ditugu Euskoskills txapelketan.

Partehartzaileak

  • EuskoSkills 2010
    • 17 Web Garapena modalitatea
      • Andoni Martín Reboredo
  • EuskoSkills 2012
    • 17 Web Garapena modalitatea
      • Iván Córcoles Martínez, 7.postua
  • EuskoSkills 2018
    • 39 IKT Sareko Sistemen Administrazioa modalitatea
      • Iker Martínez Serrano, 3.postua (BRONTZEZKO DOMINA)
      • Arkaitz Molinuevo Amilivia, 7.postua
  • EuskoSkills 2021
    • 17 Web Garapena modalitatea
      • Kevin Fernández de Landa Gutiérrez, 3.postua (BRONTZEZKO DOMINA)
      • Mario Orozco Neila, 6.postua
    • 39 IKT Sareko Sistemen Administrazioa modalitatea
      • Emma Velez Garcia, 2.postua (ZILARREZKO DOMINA)
      • Aritz Sebastian Salces, 3.postua (BRONTZEZKO DOMINA)

Emma eta Aritzen argazkia Iker Martinezen argazkia

ANTOLAKUNTZA

C.I.F.P. Ciudad Jardín L.H.I.I.-ko Informatika Mintegiko irakaslegoak, institutuko lehiakideren batek parte hartu duen EuskoSkills edizio (2012, 2016, 2018, 2021) eta modalitate (17 Web garapena / 39 IKT Sareko Sistemen Administrazioa) guztietako  probak prestatu dituen aditu-taldean eta proba berak ebaluatu dituen epaimahaian parte hartu du, beste hainbat ikastetxeetako irakasleekin elkarlanean.

Gainera, 2017az geroztik (EuskoSkills 2018 eta 2021) C.I.F.P. Ciudad Jardín L.H.I.I. da EuskoSkills-eko 39 IKT Sareko Sistemen Administrazioa modalitatearen koordinazio-zentroa.

KONTAKTUA

Skills-ei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi e-maila helbide honetara:

Ander Guerra Larrea: andergl.icjardin@gmail.com