Urratsbat

Urratsbat logotipoa

Enpresa bat sortzea ez da lan erraza. Horregatik, CIFP Ciudad JardIn LHII institutuak Urratsbat proiektua ikasleen eskura jartzen du. Proiektu honek jarrera ekintzaileak sustatu nahi ditu LHko ikasleen artean, gure ikastetxea enpresa-mintegi bihurtuz.

Urratsbat proiektuaren bidez, Ciudad Jardinek ikasleek aurkez ditzaketen enpresa-negozioaren ideiak aztertzen ditu eta, onartuz gero, abian jartzeko behar diren laguntzak bilatzen ditu.

Urratsbat bideratuta dago:

  • CIFP Ciudad Jardineko LHII bigarren mailako ikasleei, erdi-mailakoei eta goi-mailakoei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Arautu gabeko prestakuntza-ikastaroen bidez ikastetxearekin harremana duen edozein pertsonari.

Urratsbatek Zentroan prozesu osoa monitorizatzen duen arduradun bat eskaintzen du, behar bezala hornitua dagoen ekintzailearen bulego bat, baita merkaturatze-fasean ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera ere.

CIFP Ciudad Jardin LHIIk ikasleen enpresa-ekimen berriak babesten ditu urtero.